Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lehen hezkuntzako gaztetxoak Iñigo de Loiola kaleko Gazte Lokalean ekintza ezberdinak egiten dihardute astelehenaz geroztik. Bertan, besteak beste, gaur burutu duten txalaparta ikastaroa. Gustura aritu dira ikasle gazteak Euskal Herriko instrumentu zaharrenetakoari doinuak ateratzen Amaia Amiano Zuaznabar irakaslearen esanetara. Ttakuna dela, herrena dela... antentzio handiz entzun dituzte irakaslearen aholkuak, eta probatzeko aukera ere izan dute. Aipatu beharra dago Lasarte-Oriako Zuaznabar familiak, eta bide batez Sausta baserriak, txalapartaren historian leku garrantzitsua izan duela eta belaunaldi berriek tradizioari eutsi egiten diotela urteek aurrera egin arren.

Bestalde, Euskal Astearen barnean ekintza gehiago egingo dituzte ostegunean Gazte Lokalean 11:00etatik 13:00tara, jolas eta tailer moduan antolatuta. Ostiralean berriz, Gazte Klubeko kideek Barakaldoko BEC-eko Eguberrietako Haur Parkera egingo dutela irteera. Hara joateko, 10:00tan dago zita jarria, Zumaburuko Autobus geltokian. Izena eman nahi duenak 943 371448 telefonora deitu behar du, Ttakunen bulegotik pasa daiteke edo bestela aisia@ttakun.com helbidera idatzi dezake. Irteeraren prezioa 16 eurokoa da eta Ttakuneko bazkideentzat berriz, 13 eurokoa.
Hrretaz gain, urtarrilaren 2an, 3an eta 4ean LH5-LH6koentzat “bitxiak eta magia” tailerra antolau dute, bakoitzak egiten ikasi nahi duena aukeratu ahal izango du, bitxiak ala trukoak, eta ikastaro hau ere Iñigo Loiola kalean izango da, 11:00etatik 13:00ak arte. Euskal Astea bezela, doakoa da, baina antolatzaileek eskertuko lukete izena aurretik ematea (bai e-mailez, telefonoz edo Ttakunen bulegotik pasata).
Ur festa
Etzirako berriz, Ur festa antolatu du Udal Kiroldegiak Lasarte-Oriako kiroldegiko igerilekuan 9:30etatik hasita 12:30etara arte. Herriko 5 eta 12 urte bitarteko gazteek primeran pasatzeko aukera izango dute, ur jokoak egiten dituzten bitartean. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez, kiroldegiko bazkide ez direnek sarrera ordaindu beharko dute.