12_Iñaki Galdos Buruntzaldeko kirol arduradunekin bildu zen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko abenduaren 30a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako Departamentuaren diputatua den Iñaki Galdos, Buruntzaldeko kirol arduradunekin bildu zen asteazkenean, Lasarte-Orian.
Bilera hau Foru Aldundiak martxan duen Gipuzkoa Eraikitzen izeneko ekimenaren barru dago eta Iñaki Galdosek azaldu zuen bezala, “hiru helburu ditu; bata hiru urte hauetan Foru Aldundiaren kudeaketa nolakoa izan den azaltzea, bestea herritarren partehartzea sustatzea eta azkenik, kirolaren arloan ematen diren estrategia lerroak, azpiegitura lanak eta laguntzak azaltzea.”