Udalak Lanbideren bitartez zazpi lanpostu beteko ditu datozen hilabeteotan. Zehazki; 1. mailako arotza ofiziala, 1. mailako elektrikari ofiziala, 1. mailako delineatzailea, igeltsero laguntzailea, iturgin laguntzailea, herri garapenerako dinamizatzailea eta parte hartze teknikaria. Kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute eta lanaldi osokoak izango dira.
Hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko Lanbiden izena emanda egon beharko dute eskatzaileek eta deialdi honetarako eskatzen diren baldintzak bete. Hau da, langabezian egon eta prestaziorik ez jasotzea, eskainitako lanpostuetara egoki moldatzea eta azkenik, lehentasuna emango zaie Lasarte-Orian erroldatutako pertsonei.
Lan eskaintzatan izena emateko, www.lanbide.net web gunean egin daiteke baita bulegoetan ere, abenduaren 29tik urtarrilaren 5era bitartean, ofizial eta laguntzaileentzako lanpostuen kasuan eta delineatzaile, herri garapenerako dinamizatzaile eta parte hartze teknikariaren kasuan, urtarrilaren 9tik 16ra.
Lan eskaintza hauen hasierako kudeaketa Iñigo de Loiola kalean dagoen Lanbide bulegoaren bitartez egingo da eta azken hautaketa berriz, udaleko gizarte zerbitzuek burutuko dute.