Ehunka lasarteoriatar atera dira kalera euskal presoen eskubideen defentsan

Txintxarri 2011ko abenduaren 31

Jendetsua izan dan Lasarte-Oriako kaleak hartu dituen manifestazioa. Presoen Lagunak Taldeak antolatuta, 19:00ak pasatxo abiatu da Okendo plazatik. Manifestazioaren buru izan den pankartak "Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak etxera" zioen eta horren atzean bildu dira ehunka lasarteoriatar. Zerutik tanta batzuk erori badira ere, eguraldiak errespetatu egin ditu manifestariak. Herrian zehar ordu erdi inguruko ibilbidea egin ostean, berriro itzuli da Okendo plazara. Bertan, Presoen Lagunak taldeak adierazi du aste osoan zehar ekintza gehiago egingo dituztela, horien artean Joseba Tapiaren kontzertua dute antolatuta urtarrilaren 5erako. Bestalde, gaurkoa kolosaltzat hartu dute antolatzaileek, baina urtarrilaren 7an Bilbora joateko deia luzatu diete herritar guztiei. Gaurko ekitaldia "Eusko Gudariak" abestuz amaitu dute.

Jendetsua izan dan Lasarte-Oriako kaleak hartu dituen manifestazioa. Presoen Lagunak Taldeak antolatuta, 19:00ak pasatxo abiatu da Okendo plazatik. Manifestazioan buru izan den pankartak "Egin dezagun bidea, eskubide guztiekin euskal presoak etxera" zioen eta horren atzean bildu dira ehunka lasarteoriatar. Zerutik tanta batzuk erori badira ere, eguraldiak errespetatu egin ditu manifestariak. Herrian zehar ordu erdi inguruko ibilbidea egin ostean, berriro itzuli da Okendo plazara. Bertan, Presoen Lagunak taldeak adierazi du aste osoan zehar ekintza gehiago egingo dituztela, horien artean Joseba Tapiaren kontzertua dute antolatuta urtarrilaren 5erako. Bestalde, gaurkoa kolosaltzat hartu dute antolatzaileek, baina urtarrilaren 7an ere Bilbora joateko deia luzatu diete herritar guztiei, horretarako autobusa jarria dagoela ohartarazi diete bide batez. Gaurko ekitaldia "Eusko Gudariak" abestuz amaitu dute.