Jaiotza lehiaketako irabazleak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 2a

Atzo eguerdian XIX. Jaiotza Lehiaketako sari banaketa izan zen Danok Kide elkarteko egoitzan.
Aurten 34 jaiotza izan dira lehiatzen lau maila desberdinetan eta epaileek ez dute lan erraza izan.
6 eta 9 urteko gaztetxoen mailan sari nagusia Ane Balerdi eta Maren Urkizu-ren lanak lortu zuen; B mailan, berriz, Javier eta Pablo Herreros anaiek eskuratu zuten saria; nerabeen mailan, Oscar Garrido izan zen garailea eta 18 urte baino gehiagoko mailan, Arantza Diez izan zen irabazlea.
Hala ere, herritar hauetaz gain, lehiaketan parte hartu zuten guztiek izan zuten saritxoren bat.
Jaiotzak Otaegi altzari dendan daude ikusgai.