Presoen Lagunak taldeak antolatutako hamabostaldia aurrera doa. Atzo arratsaldean, Geltoki kaleko lokalean, Ataramiñe proiektu eta argitaletxearen txanda izan zen. Mitxel Sarasketa proiektuko kideak kartzelako literaturaz, argitaletxearen lanaz eta liburu berrietaz berri eman zuen.
Bestalde, Oier Gonzalez preso ohiak bere esperientzia azaldu zuen. Izan ere, Gonzalezek eta Zigor Garro presoak "Heldu den matxinada" saiakera euskaratu zuten kartzelan zeudela eta Txalaparta argitaletxeak kalera atera du lana.