Gazteentzako ikastaro berriak ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 3a

Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Kultura sailek, 2012 urteko lehengo hiru hilabeterako hainbat ikastaro berri eskainiko dizkie hamalau urtetik aurrerako gazteei. Hauek film laburrak egiteko ikastaroa, Egipto: aintzinako inperioa, jendeaurrean hitz egiten ikasteko tailerra eta sormen tekniken ikastaroak dira.
Hauetaz gain, ohikoak diren egur taila, bisuteria, batuka, josketa eta konponketak, latinoamerikar dantzak, sabel dantza edo literatura tailerrean parte hartzeko aukera ere dute herriko gazteek.
Egur tailan eta literatura tailerran izan ezik, ikastaro bakoitzeko 25,30 euro ordaindu beharko dituzte Lasarte-Orian erroldatutako gazteek eta erroldatu gabeek, aldiz, 44,60 euro. Egur tailako ikastaroko prezioei dagokienez, erroldatuek 49,20 eurotako izena ematea dute eta erroldatu gabeek 92,60 eurotakoa. Literatura tailerra doakoa da.
Izena emateko azken eguna ostirala, urtarrilaren 13a izango da eta ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Manuel Lekuona kulturetxeako hirugarren solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegora.