PSE-EEk Gobernuaren parte-hartze politika salatu du

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 4a

Lasarte-Oriako PSE-EEk Bilduk duen parte hartze politika kritikatu du komunikabideetara bidali duen ohar batean.
Jesus Zaballos alderdi sozialistako bozeramailearen hitzetan, “Gobernu berriak, Bildu, EAJ eta LOHP, urte erdi darama udaletxea kudeatzen. Nahiz eta hauteskundeetan parte-hartzea behin eta berriro aipatu, herritarrengan eragina duten erabakiak hartu dituzte lasarteoriatarrei parte harzeko aukerarik eman gabe. Horren adibide dira ordenantza fiskalak eta aurrekontua ere bide beretik doa”.
Oharrean azpimarratzen denez, alderdi sozialistak ongi ikusten du erabaki politikoetan herritarren parte-hartzea sustatzen dituzten tresnak. “Baina legealdi honetan sortu den parte-hartze batzordeak duen jardun eza salatu nahi dugu. Izan ere, zazpi hilabete hauetan ez da behin ere bildu, ezta honetan nola lan egingo den zehazteko ere,” adierazten dute.