Eskubideak urratuz

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 5a

Presoen Lagunen taldeak aste hauetan antolatu duen egitarauaren azken egunak ditugu. Atzo TAT-ren dokumentala izan zen ikusgai lokalean. Gaur, arratsaldean aste hauetan egon den erakusketa lasai ikusteko aukera izango da. Bihar Joseba Tapiak kontzertua eskainiko du Manuel Lekuona kultur-etxean eta larunbatean, Euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio kolosala izango da Bilbon.

Atzo, Presoen Lagunen taldeak antolatutako hamabostaldiaren barruan, Torturen aurkako taldearen dokumentala ikusgai izan zen Geltoki kaleko lokalean. Honetan preso politikoek atxiloketa eta inkomunikazio egoeran jasaten dituzten torturak salatzeaz gain, indarrean egon behar lukeen Garzon dotrina aztertzen da hainbat epaiketako eta espetxeetako grabazioen bitartez.
Gaur, berriz, lokalak ateak irekiko ditu, baina ez da ekitaldirik izango. Gaur presoek egindako eskulanak edo lokalean dauden liburuak lasai ikusteko aukera izango da.

Kontzertua eta manifestazioa

Bestalde, bihar, Manuel Lekuona kultur-etxean Joseba Tapia herritarraren "Eta tira eta tunba" ekitaldia entzuteko aukera izango da, 19:30etatik aurrera.
Larunbatean, aldiz, Euskal Presoen eskubideak aldarrikatzeko manifestazioa izango da Bilbon. Presoen Lagunak taldeak honetara joateko deia luzatu die herritar guztiei eta horretarako Lasarte-Oriatik autobusak aterako direla gogora arazten du. Txartelak eskuragarri daude Artizar, Ilargi eta Xirimiri elkartean.