Guztia prest Errege Magoen bisitarako

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 5a

Gaur arratsaldean 18:00etatik aurrera Ekialde Urruneko Errege Magoek eta bere laguntzaileek Lasarte-Oria zeharkatuko dute, kolorez betetako desfilean. Okendo plaza izango dute helmuga, bertan oraindik bidali ez diren eskutitzak jasoko dituzte.

Sari banaketa

Bestalde, eguerdian, Erregeen laguntzaileak izan dira Okendo plazan. Haurrek eskutitza idazteko edo marrazteko tailerra izan dute eta ederki gozatu dute.
Era berean, MEGABA elkarteak antolatutako Marrazki lehiaketako sariak banatu dira. Irabazleak Jon Prego, Marta Rebollo eta Irene Ugidos izan dira eta hainbat opari eman dizkiete. Gainera, Marta Rebolloren marrazkia Errege Magoen desfileko kartelerako erabili da.