Erregeek euriari aurre egin diote

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 5a

Euria ez da oztopo izan eta Ekialde Urruneko Erregeak Lasarte-Oriara iritsi dira. Oriako auzoan hasi eta herriko kaleetatik barrena gozokiak bota dizkiete desfilea jarraitzen zuten guztiei.
Geldialdi bakarra egin dute Brigitarren komentua. Komentu aurrean dagoen jaiotzako haurrari opariak utzi eta ohitura den legez, mojak bisitatu dituzte erregeek, baita gozokiak banatu ere.
Jarraian, Kale Nagusitik Okendorako bidea hartu dute. Hipodromo etorbidea, Pablo Mutiozabal kalea eta Iñigo de Loiola kalea azkar pasa dituzte euriari aurre eginez. Tamalez, arazoak izan dira Geltoki kaletik barrena zihoazela, kotxe bat bigarren ilaran zegoen eta.
Antonio Mercero plazatik barrena sartu da desfilea eta erregei harrera egiteko Askatasun parketik su artifizialak bota dituzte.
Jarraian, Okendo plazako taulara igo dira. Haurrak agurtu, eskutitza batzuk irakurri eta gozokiak bota dituzte, ilara egiten zuten haurrekin egon baino lehen. Eta hainbat izan dira eskutitza ematera igo ziren txikiak.
Azkenean, bidaiari berriro ekin diote. Izan ere, gauean lana dute eta.