Eta tira eta tunba! Joseba Tapiarekin

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 6a

Kontzertu borobila eskaini du Josepa Tapia trikitilari lasarteoriatarrak ostiral iluntzean Manuel Lekuona kultur-etxean. Presoen Lagunak Taldeak azken bi asteotan antolatutako ekimen guztien artean azkena izan da gaurkoa eta jende askok erantzun dio deiari.

Kontzertu borobila eskaini du Josepa Tapia trikitilari lasarteoriatarrak ostiral iluntzean Manuel Lekuona kultur-etxean. Presoen Lagunak Taldeak azken bi asteotan antolatutako ekimen guztien artean azkena izan da gaurkoa eta jende askok erantzun dio deiari. Liberal zein karlistek gerla garaian osatutako bertso eta kantuak musikatu ditu Tapiak, alaiak batzuk, tristexeagoak besteak, baina denek islatzen zuten garaiko egoeraren gordintasuna eta elkarren arteko ezinikusia, bi bandoetan euskaldunak egon bazeuden arren.
Kontzertuan, trikitixaz gain, haizezko beste hainbat instrumentu enztuteko aukera izan da. 2010. urtean kaleratu zuen “Eta tira eta tunba” diskoa eta gaurkoan, herritarren aurrean aurkeztu du. Entzuleek tarteka kantuz lagundu diote Joseba Tapiari, euren ahotsa eta trikitixarena uztartuz.

Presoen Lagunak taldearen deia

Bestalde, Presoen Lagunak taldeak bihar Bilbora joateko deia egin du, bertan egingo den presoen eskubideen aldeko manifestazio nazionalean parte-hartzeko.