Begiristain anaiak garaile Gipuzkoako larruzko paleta txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 8a

Gipuzkoako 2. ailako larruzko paleta txapelketan garaile izan ziren Jon eta Mikel Begiristain, abenduaren 30ean Oiartzunen jokatutako finalean.
Azarotik hasita, ligaxka moduko txapelketan lehiatu ziren eta finalaurrekoa Zubietan jokatu zuten Zumaiaren aurka eta 35-32 gailendu zen herriko bikotea. Horrela, urte amaieran Oiartzunen jokatu zen final handirako txartela erdietsi zuten.

Finala Gaztelekuren aurka

Finalean, berriz, Andoaineko Gazteleku pilota elkarteko bikoteari irabazi zion 35-22 emaitzarekin.
Anaietan gazteena den Mikel aurrelariak adierazi digunez, partida "nahiko erraz" irabazi zuten, baina zintzo onartu du Gaztelekuko aurrelariak ezin izan zuela finala jokatu, profesionaletan debuta egin zuelako egun hartan bertan.

Lehenengo mailan

Lortutako balentriak, hurrengo urtean 2. mailatik lehenengora jauzi egiteko aukera emango dio Jon eta Mikel Begiristainek osatutako bikoteari, baina aurretik atseden hartuko dute guztiz indarberritu eta hurrengo urteko Gipuzkoako txapelketari gogotsu ekiteko.