Donostian eginiko batzarrak Gipuzkoak 2011 urtean izan duen kirolaririk onena hautatzea zuen helburu, komunikabide ezberdinetako kazetarien bozkekin.
Chourraut-ez gain, beste bost kirolari ziren saria jasotzeko hautagaiak Julen Aginagalde (Eskubaloia), Juan Jose Aranburu (Plater tiroketa), Jon Santacana (Neguko kirolak), Ioritz Mendizabal (Jockey-a) eta Ekaitz Saies (hau ere piraguista).
Donostiako Udala saria
Azkenean Juan Jose Aramburuk, Skeet-eko munduko txapeldunak eraman zuen saria.
Hala ere, ez zen esku-hutsik itzuli Maialen Chourraut herrita, Donostiako Udalaren saria eman baitzioten urte osoan zehar egindako lanarengatik.
Londres buruan
Chourrauten hurrengo erronka, uztailean Londresen izango diren Olinpiar Jokoetara ahalik eta prestatuen iristea izango da.
Baina horretarako, aurrez, apirilean Seu d´Urgellen egingo den Espainiako piraguismo selekzioaren hautaketa proban Londresera joateko plaza eskuratu beharko du.
Hala ere, zaila izango da herriko palista Joko Olinpikoetatik kanpo ikustea. Berak lortu baitzuen Espainiako selekzioarentzat ur bizietako K-1 proban Olinpiar Jokoetan egoteko txartela, Bratislavan burutu zen Europako Txapelketan brontzezko domina eskuratu ostean.