Honetan, taldeko lau gazte, Iñigo Ibarburu, Haitz Mitxelena, Itsaso Tolosa eta Mikel Esnal nazioarteko igerilarien aurka lehiatu ziren txapelketa honetako finaletan.
Nahiz eta podiumean lekurik ez lortu, ederki moldatu ziren erronka honetan.
Hernaniko Saria
Abenduaren 17an, larunbatean, berriz, Hernaniko saria izan zuten taldeko gazteek eta guztira 7 domina eta 10 marka pertsonal lortu zituzten.
Dominei dagokionez, Naroa Goikoetxeak urrea lortu zuen 100 m. bular proban; Iñigo Ibarburuk ere urrea eskuratu zuen 50 m. libreetan eta zilarra 100 m. estiloak proban; Haitz Mitxelenak zilarra eskuratu zuen 100 m. tximeletan; Mikel Esnalek zilarra 100 m. libreetan eta brontzea 100 m. estilo proban eta azkenik, Itsaso Tolosak brontzea lortu zuen 100 m. bizkar proban.
Bestalde, Borja Apeztegia entrenatzaileak azaldu digunez, “Hernaniko Saria 4x50 libre erreleboan jokatzen zen eta gure igerilariak bikain ibili ziren”.
Izan ere, mutilen erreleboan bigarren postua eta txapeldunordetza lortu zuten, Bardulia taldearen ondoren.
Neskak ere “bikain ibili ziren” eta hirugarren postuan sailkatu ziren laugarrenari ia 10 segundoko aldea atereaz. “Tamalez posta batean aldez aurretik ateratzeagatik deskalifikatuak izan ginen eta sari horrek alde egin zigun,” adierazi du Buruntzaldea IKT-ko entrenatzaileak.
San Esteban saria
Hau guztiaz gain, taldeko txikiek San Esteban saria izan zuten Oiartzunen, egun horretan bertan.
“Haur guztiek gogotsu eta bikain egin zuten igeri eta oso pozik atera ziren irabazitako garaikur guztiekin,” jakinarazi digu Apeztegiak.
Gauzak honela, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako gaztetxoek harrobia badagoela erakutsi zuten. 50 m. bizkar proban, Xabier Hernandez eta Leire Martin hirugarren izan ziren; · 50 m. libre proban, aldiz, Nora Qian Villamendiana izan zen azkarrena bigarren postua lortuz eta Maider Lizaso hirugarren izan zen; 2002. urtean jaiotakoen artean, Lander Sorozabal izan zen azkarrena 50 m. libre proban eta nesketan, Irati Arzallus bigarren izan zen, “oso gutxirengatik ez zen txapeldun izan”.
2001 urtean jaiotakoen artean, Nora Irazustak 100 m. tximeleta proban bigarren postua lortu zuen; 100 m. bular proban, Nahia Jie Villamediana nagusitasun osoz irabazle izan zen “marka bikaina eginaz” eta Ibon Etxarrik bigarren postua eskuratu zuen. 100 m. bular proban, Leire Carcedo txapeldun izan zen eta Erika Rodriguez hirugarren eta 100 m. libre proban Jon Sotok bigarren amaitu zuen.
Honetaz gain, Janire Berasarte, 200 urtekoen mailan, 100 m. tximeleta proban irabazle izan zen eta 1999. urtekoen artean, Iñaki Etxebeste txapeldunorde izan zen .
Gainera, taldea hirugarren izan zen sailkapen orokorrean eta horregatik kopa jaso zuten gaztetxoek.