Arrisku handiko janariekin lan egiteko

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 9a

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Sailarekin elkarlanean, ikastaro bat emango du, arrisku handiko janariak erabiltzen ikasteko.
Janari maneiatzaile ikastaro berri hau ostalaritza arloari zuzenduta dago, eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko gai eta edukiak jorratuko ditu.
Ikastaroa, asteazkenean, urtarrilaren 18an emango da arratsaldeko 16:00tatik 20:00tara bitartean Osasun zentroko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Prezioa 45 eurokoa da pertsonako, baina beherapena izango dute soldatapeko langile eta langabetuek (hauek 35 euro ordainduko dituzte).
Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu KIUB(OMIC) Kontsumitzaileen Bulegora, 943 361 605 telefono zenbakira edo Elkolab kooperatibara, 943 533 303 zenbakira.