LasarteOriaSarean.eu web guneak sarrerak zozketatuko ditu

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 9a

Zozketatuko diren lehen bi sarrera bikoitzak urtarrilaren 28an izango den "Ogro Txikia" haur antzerkirako izango dira.

Hilero Udaleko kultura departamentuak Manuel Lekuona kultur-etxeko ekitaldietarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketa hauetan parte hartu ahal izateko LasarteOriaSarean.eu web gunean harpidetuta egon beharko da. Udalak kudeatzen duen web gunean harpidetza egitea doakoa da eta "lasarteoriaberriak" atalean emaila jartzea besterik ez da. Hau eginda, hilero egingo diren zozketa guztietan parte hartzeko aukera izango dute harpidedunek.

Urtarrileko zozketa abian

Zozketatuko diren lehenengo sarrerak, urtarrilaren 28an izango den "Ogro Txikia" haur antzerkirako izango dira. Zozketa urtarrilaren 25ean burutuko da eta emaitza email bidez jakinaraziko zaie parte hartzaileei.