Lasarte-Oriako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzarako Oztaran ikastetxea berriro irekitzea azter dezatela eskatu du.
Era honetara, Udalak Kotxeras eta Basaundi Bailarako Bizilagun Elkartetik jasotako eskaerarekin bat egiten du.
Azken urteetan Lasarte Oriako Sasoeta-Zumaburu eta Landaberri-Garaikoetxea ikastolen matrikulazioa gero eta handiagoa denez, Udalak Hezkuntza Sailari egin beharreko hasierako eskaera egitea ontzat hartu du.
Boris Nogales Hezkuntza batzorde buruaren hitzetan "Sailari idatzizko erantzuna ematea eskatu diogu, etorkizunean zein pausu eman behar diren jakiteko. Dena den, Hezkuntzatik Lasarte-Oriako beste ikastolen matrikulazioak aztertu beharko dituztela esan digute erabaki bat hartzeko. Lan hori egina daukagu, baina beraien prozedura errespetatu behar dugu".
Oztaran ikastetxea 90eko hamarkadan itxi zen eta gaur egun Berritzegune zentro bezala, hau da, irakasleei hezkuntza iraunkorra emateko gune bezala erabiltzen du Hezkuntzak.