Lehenik, abenduan Bilduko 40 udaletako alkateek atez atekoaren alde hondakinen Kontsortzioari bidalitako eskutitzen artean Lasarte-Oriako alkatearena zegoela eta irailean 5. Edukiotziaren aldeko mozioa izan zela gogoratu zuen. Beraz, Udalaren eta bere partiduaren nahiak banandu beharko lituzkeela adierazi zuen Jesus Zaballos alderdi sozialistaren bozeramaileak.
Pablo Barrio alkateak erantzun zion, eskutitza horretan ez zela atez atekoari buruz hitz egiten, Kontsotzioari zaborra biltzeko eta kudeatzeko sistema hoberenaren alde egiteko eskatzen zaiola baizik. Eta irailean hartutako erabakia esperientzia piloto bat jartzearena dela azpimarratu zuen.
Parte hartze batzordea
Bestalde, parte hartze batzordea uztailean martxan jarri zela eta funtzionamenduari buruz ezer ez dakitela salatu zuen. Zaballosek langilea kontratu behar dela eta hori egon artean, martxan jarri eta kontratua amaitzean berriro ere geldiune bat egongo den galdetu zuen. Eta dudan jarri zuen parte hartzeko buruaren liberazio erdiak zerbaitetarako balio zuen. Gainera, batzorde hori aurreko legealdietan bazegoela azpimarratu zuen, Osasun eta merkataritza sailekin batera eramaten zena.
Bilduko bozeramailea den Pablok azaldu zien parte hartze batzordea berria dela eta bere funtzionamendua egokia eta ona izateko azterketa bat egin behar dela, akatsik ez egoteko. "Oinarriak eta planteamendua behar ditu," aipatu zuen eta gaienra, batzordeak baliabiderik ez dituela azpimarratu zuen.
Era berean, PSE-ko kideek kexa bat adierazi zuten. Batzordeetan erabakiak bakarrik jakin arazten zaizkiela eta komunikabideen bitartez, dakizkiela udalaren nondik norakoak. Beraz, hemendik aurrera, batzordeetan gaiak landu eta erabakia hartua dagoenean jakitera ematea eskatu zuten.
Bilduko Nerea Sanchezek Hirigintzako batzordean behintzat hainbat gaiei buruz galdetu zaiela eta ez dute erantzunik eman. Pablo Barrio alkateak gogoratu zuen sail bakoitzak bere dinamika duela eta batzuetan ezin direla batzordeetara eraman gai guztiak.
Herritarren kezkak
Honetaz gain, herritar gutxi hurbildu arren, hauek ere bere txanda izan zuten. Eta Rikardo Ortega Erabakiko kidea izan zen hitza hartu zuena.
Batetik PSE-ri irailean Lasarte-Oriako Udalak 5. Edukiontziaren alde hartutako erabakia behin betikotzat hartzen duen galdetu zuen. Datu eta txosten guztiei irekiak egotea eskatu zien.
Gainera, parte hartze batzordeari buruz ere mintzo zen. Ortegaren ustez, premiazkoa da batzorde hori martxan jartzea eta herritarrei jakin araztea zein tresna jarriko dituzten, bidea prestatzen joateko.