Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzu sailak jakinarazi nahi du Loidi-Barrengo frontoiaren ondoan dagoen autoentzako aparkalekua egokitzeko konponketak egingo direla urtarrilaren 12, 13, 16 eta 17an.
Konponketa hauek egun batean baino gehiagotan egitea aurreikusten da, egun bakoitzean eremuaren zati bat konponduko da eta beste zonaldean aparkatzea posible izango da. Egunez-egun udaltzainek jarriko dituzte beharrezko seinaleak.
Larunbata eta igandean ez da konponketarik egingo, beraz, aparkatzea libre izango da eremu guztian zehar.
Era berean, lanek sortu ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatzen du Zerbitzu Sailak.