Presoen Lagunak Taldea-ren eskertza

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 12a

Gabonetako apaingarri eta ospakizunen artean, Ibon Ospitalera eraman zutela jakin genuen. Eta egun bertsuetan Ina, Mitxel eta Txurdik 25 urte betetzen zituztela ezin ahaztu geunden aplikatu dieten Parot dotriña medio. Gainontzekoak nola dauzkaten ikusita ekin genion Elkartasun hamabostaldiari.
Orain, urte berriari aurrea hartu ahala hauxe da egindakoari begira plazaratu nahi duguna:
Benetan gozagarria izan da jaso dugun erantzuna, parte hartzeko erakutsitako gogoa, jarritako ahalegina. Herriko artixtak: Bea eta Cesar Kontukantoi-lariak, Porrotx, Zigor Lanpre, bertsolariak, Ataramiñeko lagunak, Ixiar Rozas, Ramon Agirre, Joseba Tapia. Errezitaldian parte hartu dutenen zerrenda, ez da hor amaitzen, luzea da: Xumelako kantariak, Ahuen, txalapartak, antzerkiak eta dantzak mugitu dituenak, soinu kamerari, irudiari eta musikari heldu dietenak, dekorazioan aritutakoak, pintxoak prestatzen, erdigunean eskulanak ikusgai jartzeko lokala utzi digutenak.
Gure eskerrik beroena bidali nahi genizueke denoi. Urteari amaiera eta hasiera, herritik falta ditugun presoak gogoan eta euren eskubideen aldarrian egiten lagun izan zaituztegulako. Oholtzaren gainean, inguruan edota ikusle izan zaituztegun oro barne. Baita gatazka politikoaren konponbidean pausoak emateko garai honetan, presoen egoerak ezin duela gehiago horrela jarraitu aireratu dugunean, gertu sentitu zaitugun horri ere, Eskerrak.
Maratoi baten partaideak gara, pausoz pauso joan beharko dugu aurrera. Ez dago bidezidorrik lehenago iristeko. Lan asko daukagu aurrean egiteko. Oraindik gehiagotan bete beharko dira kaleak bi estatuen agintariek kartzelako ateak, sikiera -euren legea aplikatuz- gaixo, Parot dotriñapean edo kondizionalean daudenak askatzeko. (Pello Eskisabel, Dlairvaux 2011-12)
Hori horrela bada, kartzelan dauzkaten preso eta iheslarien eskubideen alde, gehiagotan egingo dugu topo.
Eskerrik asko.
Berriz elkar ikusi arte!

Presoen Lagunak Taldea