Abaraska-ren lehenengo bilera

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 12a

Egun euskaraz lan egiten duten erakunde ezberdinak dira arnas gune euskararentzako, eta jada gune horien arteko hodiak eraikita badaude ere, gehiago hurbiltzeak eta elkarren arteko ekimenak ekarriko duen gune zabalago bat sortu nahi da Abaraska.
Elkar gune berri honek lasarteoriatarrak euskalduntzeko dagoen gogoa isladatzen du eta guztion parte hartzea bideratuko duen egitasmo zabala izan nahi du.
Bide berri hau eraikitzeko aurreko ikasturtean zehar herriko erakunde zein herritar ezberdinen laguntzaz hausnarketa egin zuen Ttakun kultur elkarteak. Orain, Abaraskaren lehenengo pausuak ematear daudela, hausnarketa horren berri eman nahi da herrian, eta egitasmo honetan, bakoitzaren arnas gunea gehitu nahi duen oro gonbidatu nahi da. Elkar jartzea urtarrilaren 14an izango da Kultur-etxeko hitzaldi aretoan goizeko 10:30ean.