Kontzertu bizi eta dibertigarria eskaini zuen Epi & Blues taldeak ostiral gauerdian Abend-en. Blues, rock´n´roll, funky, jazz, soul eta orokorrean 60 eta 70. hamarkadako doinu klasikoak entzuteko parada izan zen bertan...
Kontzertu bizi eta dibertigarria eskaini zuen Epi & Blues taldeak ostiral gauerdian Abend-en. Blues, rock´n´roll, funky, jazz, soul eta orokorrean 60 eta 70. hamarkadako doinu klasikoak entzuteko parada izan zen bertan. Bertsio-emanaldiak aurrera egin ahala, jende gehiago gerturatuz joan zen kontzertua ikustera. Bi gitarra, baxu bat eta bateriaren eredu klasikoari jarraituz, edozein lekutan eta baliabide gutxirekin sekulako giroa sortu daitekeela erakutsi zuen Iruñeatik etorritako laukoteak. Bereziki azpimarratzekoak taldeak musikalki emandako maila altua eta soinuaren kalitate ona.