Oinatz taldeak oraingoan Donostiara egingo du irteera urtarrilaren 22an, igandean.
Gipuzkoako hiriburuko historia eta bitxikeriak ezagutuko dituzte taldeko kideek. Horretarako Mota Gazteluan dagoen Historiaren etxea, Untzi Museoa, Santa Maria basilika eta San Bizente eliza bisitatuko dituzte. Hitzordua goizeko 8:45etan izango da tren geltokian.
Gainera, bazkaltzen geratzeko aukera izango du nahi duenak. Bazkariak 13 euro balio ditu eta hau dastatu ahal izateko Ttakun kultur elkartean eskuragarri izango den txartela hartu beharko dute aurretik.