Gozatzeko bi aukera Gazteburuetan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 16a

Gazte klubeko kideek urtarrilaren 21a eta otsailaren 4ean ongi pasateko bi hitzordu berri dituzte Gazteburuetan.
Hilabete honetan, urtarrilaren 21ean, larunbata 16:00etatik aurrera koadrilen mahai jolasen txapelketa izango da. "Honetan Koadrilek eman behar dute izena," azpimarratu dute. Honetarako Ttakun kultur elkarteko bulegora hurbildu behar dira edo 943 371 448 telefono zenbakira deitu behar dute, azken eguna urtarrilaren 19a izango da.
Otsailaren 4an arratsaldez, berriz, Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira txangoa izango dute. Prezioa 10 eurotakoa izango da Ttakuneko bazkideentzat, eta bazkide ez direnek 12 euro ordaindu behar dituzte.
Izena ematea bulegoan edo telefonoz egin daiteke. Ordainketa bulegoan, Internet bidez edo Kutxan 2101 0048 25 0010089696 zenbakian egingo da. Azken bi kasuetan, ordain-agiriaren kopia bat aurkeztu behar da Ttakun kultur elkartean edo aisia@ttakun.com helbidera bidali beharko litzateke.