Dagoeneko inauteriek badute mozorro gaia, Olinpiadak. Herritarrak has daitezke mozorroak prestatzen, kirolariek hartuko dituzte herriko kaleak otsailaren 18ko asteburuan.
Udalak bere aldetik, Inauterietan parte hartzeko eskabideak egiteko epea zabaldu du gaurtik hasi eta hilaren 27ra arte. Honakoak Lasarte-Oriako Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira eta oinarri zein beharrezkoak diren inprimakiak, Manuel Lekuona kultur-etxeko bigarren solairuan izango dira eskuragarri.