Txintxarri hobetzeko bidali zure proposamena!

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 19a

Txintxarrik otsailaren 13an 1000. zenbakia kaleratuko du eta orain artean bezala Lasarte-Oriari buruzko informazio oso eta interesgarriena zabaltzeko helburuari eutsiz, aldizkarian aldaketa batzuek egin nahi ditugu, 1000. alearen mugarrira iristen garenez. Berrikuntzak egiteko, noski, irakurleen iritzi, proposamen eta gomendioak jasotzea gustatuko litzaiguke.

1993ko urriaren 1ean lehen Txintxarria kaleratu zenetik, hemeretzi urte hauetan, izan dira lehen ere aldaketak, itxura aldetik batez ere, esaterako aldizkari euskarritik egunkari euskarrira aldatu zenekoa. Orain, irakurleek egoki ikusten badituzte atal eta eduki berriak sortuko ditugu, aldaketa sakonak egin, baina horretarako Txintxarri egiten dugunontzat oinarrizkoa da zuen ekarpenak jasotzea.

Irakurleen esanetara gaude, Txintxarri aldizkaria eta www.txintxarri.info web-gunea hobetzeko lotsarik gabe luzatu zuen proposamenak. Web orrialdeak ibilbide motzagoa badu ere, berrikuntzak izango ditu. Animatu eta bidali zuen iritzi eta proposamenak txintxarri@ttakun.com edota txintxarri@txintxarri.com helbideetara.