Lasarte-Oriako ikastetxeetako kideek arratsaldean ospatu dute San Sebastian eguna. Eguraldia lagun, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko eta Landaberri eskolako haur, zein gazteek aste hauetan zehar egin duten lana erakutsi diete gurasoei.
Dotore, haiek egindako sukaldari, urketari edo Napoleonen garaiko jantziak soinean eta kapelak buruan zituztela, danborra ederki astindu dute musika ezberdinen erritmoan.
Berrikuntzak
Iriyarena, Tatiago, Polka edo Donostiako martxa izan dira haur eta gaztetxoek Danbor Nagusien zuzendaritzapean jo dituzten doinuak.
Baina Raimundo Sarriegi ezagunaren kantak ez ezik, Antonio Mercero herriko musikariaren Lasarte-Oriako ereserkiaren notak ere entzun dira Landaberri ikastolan. Eta ederki abestu dituzte gaztetxo eta haurrek herriko ereserkia eta bere hitzak.
Gainera, Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasle txikienek Zumaburuko eraikina utzi eta Isla plazara joan dira kalejiran. Bertan gurasoak haien zain zeuden. Askorentzat lehenengo danborrada izan baita.