Batukada taldearen bilera gaur

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 20a

Azken urteetan, Ttakun Kultur elkarteak antolatu eta eskaini dituen ekintza ugarien artean, Batukada taldea dago. Taldeak San Pedroetan eta beste hainbat ekitaldietan parte hartu zuen martxan egon zen bi urteetan.
Urte beteko etenaldiaren ostean, antolatzaileek proiektua berriro ere martxan jarri nahi dute. Lehenengo saioa ostirala honetan, urtarrilak 20, izango da 17:45ean, Ttakuneko gazte lokalean, Iñigo de Loyola kalean. Ondorengo entseguak ostiralero 18:00etatik 20:00etara izango dira, Landaberri BHI erakikinean