Lasarte-Oriako Sahara Herriaren Lagunak taldeak aurten ere, Euskal Karabanarako elikagai bilketa egin du. Gaur urtarrilaren 20a, Lasarte-Oriako eta Añorgako ikastetxeetan eta herriko supermerkatuetan elikagaiak biltzeko azken eguna izango da. Hauetan, arroza, azukrea, lekadunak, sardinak, atunak eta konpresak bildu nahi ditu elkarteak Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko.
Herriko guneez gain, otsailaren 4ean egun osoz Sahara Herriaren Lagunak taldekoek Urbil merkatal gunean bilduko dituzte elikagaiak