Urtarrilaren 30ean ikastetxeetan 2012-2013 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea zabalduko da.
Horregatik, ikastetxeek ikasle berrien gurasoekin bilera informatiboak egin nahi dituzte.
Landaberri Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako zuzendaritza taldeak urtarrilak 26an, arratsaldeko 15:15etan Garaikoetxeako eraikineko Soinketa aretoan egingo du.
Sasoeta-Zumaburu ikastetxean, berriz, Zumaburuko egoitzan izango da bilera otsailaren 1ean,17:00etan.
Gurasoek otsailaren 10a arte izango dute aukera matrikula egiteko.