Ogi-Berri-ko saria Antonia Perezek eskuratu du

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 20a

Pablo Mutiozabal kalean dagoen Ogi-Berri okindegiak “El Niño”-ko loteriarekin zozketatzen zituen 1.500 euroak Antonia Perez herritarrentzat izan dira. Asteartean, jaso zuen Antoniak bere saria eta jakitean ezusteko handia hartu zuela aipatu digu, eta baita, gehiena erregetako oparietan gastatu duela ere. Argazkian Ogi-Berri okindegiko arduradunarekin.