Euskal Herriko txapelketako bigarren jardunaldiko partida jokatu zuten Axier Arteaga eta Mikel Arangurenek osatzen duten kadete bikoteak. Bizkaiako Olaburuko bikotea izan zuten aurrean eta 22-13 gailendu ziren.
“Partida ona izan zen eta erritmo handikoa,” azaldu du Joxe Felix Solano Intzako entrenatzaileak.
Arteaga eta Aranguren hasieratik aurreratu ziren markagailuan. Mikel Aranguren atzelariaren lan onak eta Axier Arteagaren erremateek 12 eta 5 jarri zuten partida etxekoen alde.
Arerioak ez zuen amore eman nahi izan eta ”tanto politak eta landuak” egin ostean, 15 eta 13ra gerturatu zen.
Hala ere, Intzako bikoteak 16 tantoa egin eta “sakea eskuratzearekin batera, bere jokoa ezarri eta 22-13 irabazi zuten,“ aipatu du entrenatzaileak.
Beste txapelketak
Bestalde, infantilek errendimendu txapelketako lehenengo partida jokatu zuten.
Honetan, Jagoba Mendizabalek eta Eneko Sarasolak Hondarribiako bikotea zortzi tantotan utzi zuten, haien nagusitasuna erakutsiz.
Honetaz gain, Udaberri txapelketako lehenengo jardunaldia ere jokatu zen. Honetan Intza elkarteak bi partida jokatu zituen, bata Urretxun I. mailako kadeteena eta bestea, I. mailako helduena Azpeitian.
Senior mailan, lan ona egin zuen Aranburu eta Elolak osatzen duten bikoteak. Ilunpeko bigarren bikoteari 21 eta 22 irabazi baitzion.
Bestalde, Xabi Prieto eta Aritz Solano kadeteek ez zuten egun ona izan eta 22 eta 3 galdu zuten. •