Kadete, junior eta jubenil mailako lehiaketan herriko LOKE taldeko gazteak hainbat domina eta txapel lortu zituzten. Izan ere, Itoitz Rodriguez, Eneritz Busto eta Endika Larrañaga txapeldun berriak dira parte hartu zuten probetan garaile izan ziren eta.
Kadete mailan
Oskar Goikoetxeak zuzentzen dituen gazteak hainbat probatan parte hartu zuten eta azpimarragarriak dira kadete mailan eskuratutako emaitzak.
Itoitz Rodriguez nagusi izan zen 300 metroetako lasterketan, 38,29 segundoko denbora eginaz. Marka honekin Estatuko txapelketetarako txartela lortu zuen Usurbilgo atletak.
Eneritz Bustok ere altueran lortu zuen urrezko domina. Maila ezberdinetako atletak izan ziren lehiaketa honetan eta honela, Eneritzek 1,47 metroko jauzia egin zuen.
Hala baina, lehenengo postua ez ezik, zilarrezko postua lortu zuten gazteak ere izan ziren.
Maria Eugik 300 metroetan 43,98 segundo egin zituen eta Espainiako markatik gertu geratu zen.
Maider Rekondok pisuko proban 2. postua eskuratu zuen 9,45 metroko jaurtiketarekin eta Ane Galardik jauzi hirukoitzean, 10,38 metroko jauzia egin eta gero.
Gainera, Ane Galardik, 60 metroko lasterketan Estatuko txapelketako denbora egin zuen berriro ere, nahiz eta 4. postuan iritsi helmugara.
Jubeniletan ere txapelduna
Bestalde jubenil eta junior mailan, ez zen Lasarte-Oriako taldeko atleta askorik izan. Hala ere, jubeniletan, Endika Larrañaga 400 metroetan garaile izan zen.
Lan egin beharko dute LOKEko gazteek markak hobetu eta domina gehiago lortzeko. Hala ere hainbat aukera dituzte parte-hartze proba hilabete amaieran eta, otsailean, senior mailako txapelketa eta Euskadiko txapelketa.