“Lasarte-Oriako Antzerki eta Dantza eskolaren irudi bihurtuko den logoa urteurrenean estreinatuko dugu,” azaldu digute eskolako arduradunek.
Eta hortik aurrera, irudi hau eskolaren zabalpenean, ekintza puntualetan nahiz eguneroko funtzioetan erabiliko da.
Baldintzak
Kukukako arduradunek jakin arazi dutenez, lehiaketan parte hartu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago.
Halabaina, partehartzaile bakoitzak gehienez bi diseinu aurkeztu ahal izango dituela azpimarratu dute eta oinarriak onartu behar dituela.
Irudiak betebeharreko baldintzak; diseinua originala eta berria izatea eta antzerki eta dantza eskolaren izpiritua islatzea dira, baita Kukuka antzerki eta dantza eskola leloa bere baitan jasotzea ere.
Lanen aurkezpena
Era berean, lehiaketako antolatzaileek diseinuak nola aurkeztu ere azaldu dute.
Partehartzaileek logotipoa koloretan eta txuri beltzean paperean, nahiz CD batean gordeta aurkeztu behar ditu. Hauek diseinu grafikoan ohizkoak diren programetan eginak izan behar dira. Eta nahi izanez gero, azalpen labur bat ere egin daiteke.
Lanak DIN A-4ko kartazal batean aurkeztuko dira, Kukuka antzerki eta dantza eskola etiketa jarrita.
Barnean, sobre itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak jarri beharko dira: izen-abizenak, helbidea elektronikoa eta telefonoa.
Lanak Lasarte Oriako kultur-etxean Kukukaren izenean jarrita dagoen buzoian utzi beharko dira, 2012ko otsailaren 15a baino lehen.
Epaia eta saria
Epaimahaia Kukuka antzerki eta dantza eskolako kideek osatuko dute eta haiek ezingo dute lanik aurkeztu.
Logo lehiaketako saria 300 eurotakoa izango da eta gainera, epaimahaikoek agiri idatzia emango diote irabazleari.
Era berean, Kukukak jakin arazten du, erabakiaren ostean, logotipo irabazlearen jabe bakarra antzerki eta dantza eskola izango dela eta erabiltzeko askatasun osoa izango duela.