Ostadarrek igoera faseko bigarren partidua irabazi du jarraian

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 21a

Laurunbat arratsaldean eguraldi petralarekin jokatu zen Michelingo berdegunean I. Erregionalen igoera faseko 3. jardunaldiari zegokion Ostadar eta Urnietaren arteko norgehiagoka. Partidu gogor eta borrokatu baten ostean, etxekoak izan ziren nagusi Ander Zulaika eta Mikel Begiristain jokalariek bigarren zatian sartutako gol banari esker. Azkenean, 2-1eko emaitzarekin amaitu zen partidua eta oraingoz, laugarren postuan kokatu da herriko taldea...

Laurunbat arratsaldean eguraldi petralarekin jokatu zen Michelingo berdegunean I. Erregionalen igoera faseko 3. jardunaldiari zegokion Ostadar eta Urnietaren arteko norgehiagoka. Partidu gogor eta borrokatu baten ostean, etxekoak izan ziren nagusi Ander Zulaika eta Mikel Begiristain jokalariek bigarren zatian sartutako gol banari esker. Azkenean, 2-1eko emaitzarekin amaitu zen partidua eta oraingoz, laugarren postuan kokatu da herriko taldea.

Hala ere, urnietarrek sartu zuten partiduko lehen gola, polemikaz betea. Izan ere, Ostadarreko atezain Asier Sagastik ezin izan zuen baloia lasaitasunez atera urnietako aurrelaria aurrean jarri eta oztopo egin baitzion. Ondorioz, ateko sake hutsala egin, eta urnietarrek ez zuten aukera alferrik galdu lehen gola sartzeko. Ostadarrek ordea, erakutsi zuen bigarren zatian egoera zailenetatik ateratzeko grina eta adorea baduela eta defentsan gogor lan egin ostean, sorturiko aukerak ezin hobeto baliatu zituen hiru puntuak zakuratzeko. Hurrengo astean, Beasainen aurka jokatu beharko du etxetik kanpo.