Asteburu borobila osatu dute Intzako pilotariek

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 21a

Kategoria ezberdinetan banatuta, Intzako pilotariek lau pilota partidu jokatu zituzten larunbat arratsaldean Michelingo pilotalekuan. Lehenengo biak, alebin eta infantil mailetako Errendimendu txapelketari zegozkionak izan ziren. Gainontzeko biak berriz, Udaberri txapelketako bigarren jardunaldiko partiduak, kadete eta nagusien mailan jokatutakoak hain zuzen.

Intzak asteburuan galdutako partidu bakarra, alebinek jokaturikoa izan zen. Oiarperen aurka 8 -16 galdu zuen Jon Irisate eta Alex Etxeberriak osatutako bikoteak. Infantil mailan aldiz, 18-12 irabazi zuten Jagoba Mendizabal eta Eneko Sarasola herritarrek Hernaniren aurka jokaturiko norgehiagoka.

Udaberri txapelketa

Udaberri sariari dagokionez, bigarren jardunaldiak berri onak ekarri zituen lasarteoriatarretzat. Izan ere, I. mailako bi partiduetan bai kadete eta bai seniorrak garaile atera ziren. Kadeteen kasuan, partidu txukuna jokatu zuen Xabi Prieto eta Haritz Solanok osaturiko bikoteak Gailurrerantz-en aurka. Norgehiagoka osoan izan zen aurretik herriko bikotea eta partidua ixtea kostatu bazitzaien ere, 22-16 gailendu ziren azkenean. Nagusiek berriz, partidua erabat menderatu zuten hasi eta buka. Horrela, Aitor Aranburu eta Mikel Elolak osaturiko bikoteak 22-14ko emaitzarekin erraztasunez gailendu zuen Beloki pilota elkartea.

Bestalde, Bortziriak-ek eta Intzak Euskal Herriko txapelketaren barnean Beran jokatu beharreko partidua bertan behera geratu da Ezteraga forntoiak izan dituen hezetasun arazoengatik.