Errugbi eskola, Banda Basottirekin

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 23a

Errugbian jokatzeaz gain, Beltzak-Ostadar taldeko kideek beste hainbat ekintza eramaten dituzte aurrera urtean zehar: Aldatzekua tabernan errugbi partidak ikusi, hainbat tokitara bidaiak,... Bidaietan, hainbat lagun egin dituzte, eta horietako batzuekin, Banda Basotti musika talde erromatarrek partaideekin, harreman estua dute Beltzak-Ostadar taldeko kideetako batzuek eta errugbi eskolakoek Banda Basotti rock taldearen disko berrian abestu dute.

Beltzak-Ostadar taldeko kideek harreman estua dute Banda Basotti talde erromatarrarekin. Esate baterako, Italiako taldeak iazko Uztailaren 8an, Pasai Antxoko San Fermin jaietan, Beltzak-Ostadar-Jalai Errugbi eskolako kamiseta jantzita eman zuten kontzertua.
Egun Banda Basotti taldea Garateko estudioan dago disko berria grabatzen eta Beltzak-Ostadar-Jalai errugbi eskolako gaztetxoak gonbidatu dituzte hauekin abestera.
Esperientzia polita izan zen grabaketa azteazkenean, urtarrilaren 18an. Taldeko hogei bat haurrek abestu zuten euskara eta italiarreraz.

Gabonetako otarra

Bestalde, Beltzak-Ostadar taldeak Gabonetako otarra banatu du. Pilar Ibarzabal eta Xabier Otaegi “Txirri” bikoteak eskuratu du aurten hainbat produktu zituen saskia.
Abenduaren 21eko ONCEko zozketan ateratako 82.466 zenbakiak eman dio bikoteari saria. Hainbat produktu ziren otarrean, okela, telebista bat eta Arzak eta Txitxarron afariak ere bai.
Beltzak Ostadar taldeak eskerrak eman nahi dizkie babesleei eta otarretan parte hartu duten guztiei.
Zozketa honen bitartez, errugbi eskolarako dirua jaso du taldeak.