Mario Garrido 73 kilo azpiko mailan irabazle izan zen. Entrenatzaileak aipatu duenez, “bere pisuan nagusitasun handiarekin irabazi zuen” eta ondorioz, Gipuzkoako txapeldun berria da.
Era berean, Josu Olmos, Esteban Martinez eta Amaia Curiel izan ziren zilarrezko dominak eskuratu zituztenak.
Gorka Aristegiren hitzetan, Esteban eta Josu ederki ibili ziren haien borroketan eta Amaiak “oso txapelketa polita egin zuen”.
Brontzezko domina, Oscar Garridok eskuratu zuen, 90 kilo azpiko mailan. Baina etorkizun handiko judoka da Aristegiren ustez, “oraindik kadetea da eta”.
Infantilak sailkatuak
Gipuzkoako txapelketaren ostean, infantil mailako eskolarteko jardunaldia izan zen Hernaniko kiroldegian bertan. Honetan, Gipuzkoako txapelketarako sailkapena zegoen jokoan.
Bertan parte hartu zuten judoketik, azpimarragarria da Jone Arroyok eskuratutako hirugarren postua.
Baina Arroyoz gain, Mikel Lasa, Haritz Urdangarin eta Jorge Revuelta judokek ere finalerako txartela eskuratu dutela aipatu digu Aristegi entrenatzaileak.
Liga Nazionala
Bestalde, larunbatean Mario Garrido, Esteban Martinezek eta Amaia Curielek Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldearekin Espainiako Ligako lehenengo jardunaldian parte hartu zuten, Villaviciosa de Odonen.
Txapelketa honetara hiru talde erman zituen hondarribiko taldeak, nagusien III. mailakoa, juniorra eta emakumezkoa. Guztira 18 talderen aurka lehiatu ziren eta aipagarri da 17 norgehiagoka irabazi zituztela.
Esteban Martinez bikain
Lehiaketan nabarmenena Esteban Martinezek egin beharreko lana izan zen. Junior eta nagusien mailan parte hartu behar izan zuen LOKEko gazteak, beste judoka baten lesioagatik eta guztira hamaika borroka egin zituen.
Mario Garrido ere junior mailan aritu zen eta taldeak lehengo postua eskuratu zuen. Nagusien mailako taldeak ere lehenengo jardunaldi honetan garaile izan zen.
Era berean, Amaia Curiel herritarrak eta Ama Guadalupeko talde neskek laugarren postua eskuratu zuten bere mailan.