Lasarte-Oriako Udaleko kultura sailak Manuel Lekuona kultur-etxean urtarrilaren 28an izango den "Ogro Txikia" haur antzerkirako sarrerak zozketatuko dituela gogoratzen du.
Izan ere, hilero kultura sailak Manuel Lekuona kultur-etxeko ekitaldietarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu. Zozketa hauetan parte hartu ahal izateko LasarteOriaSarean.eu web gunean harpidetuta egon behar da. Udalak kudeatzen duen web gunean harpidetza egitea doakoa da
“Ogro txikia” antzerkiko sarreren zozketa urtarrilaren 25ean burutuko da eta emaitza posta elektroniko bidez jakinaraziko zaie parte hartzaileei.