Ez ohiko Udalbatzarra deitu du udalak datorren ostiralerako, urtarrilak 27, goizeko 9:00etan. Udalak jakitera eman duenez 2012ko behin behineko pertsonalari erreserbatutako lanpostuak zehaztu nahi dira honetan. Horretaz gain, Goiegi ibarreko kaleari zein izen emango zaion erabakiko dute ere.
Bestalde, Kutxarako Kontseilari Orokorraren ordezkoa izendatzeko beste udalekin elkartzeko proposamena egingo du udal gobernuak. Gainera honek mozioa aurkeztuko du, zehazki Kutxabank-eko Administrazio Kontseiluaren osaketa eta konfigurazioaren ebazpen proposamena.