Idazleak azaldu digunez, elkarte honek kultura soziala bultzatu eta sustatzen du. Horregatik, kontakizunek gai soziala izan behar zutela, azaldu digu herritarrak.
“Nahiz eta hainbat lan izan eginak, ez nuen gai horri buruzko ezer. Bi hilabete nituela ikusi eta "Bajo una lluvia" lana idatzi eta aurkeztu nuen lehiaketara,” adierazi digu.
Posta elektroniko bidez jakin zuen bidalitako kontakizunen artean hamahiru aukeratu eta liburu bat egingo zutela. Berea horien artean zegoen, ezustekoa izan zen beretzat.
Sistema eta umorea
Herriko idazleak azaldu digunez, "Bajo una lluvia" kontakizunak bi zati ditu.
Lehenengo atalean gazte baten pentsamenduak deskribatzen ditu. Tren batean doa eta gaur egungo kontsumo sistemari buruzko kritika sakona egiten du. Hau guztia umorez kontatzen da eta azkenean, trena antzoki bilakatzen du.
Bigarren zatia, berriz, trenetik kanpo da. Drama generoa ukitzen du eta bukaera harrigarria du. Sistemaren itsukeriarengatik ume baten bizitza jokoan nola jartzen den ikusi ahalko dute irakurleek.
Gainera, berak literatura uler erraza egiten duela argitu digu, “kaleko hizkera erabiltzen dut eta ez da zaila ulertzeko”.
Salmenta
Azaroaren 25ean, Toledoko Taiga Liburudendan egin zuen liburuaren aurkezpena "Genaro Seguido" kultur elkarteak.
Lasarte-Oriako idazleak aipatu digunez, “liburua salgai da Espainiako hainbat liburudendatan eta banatzaile alternatiboek ere eskuragarri izango dute. Posta elektroniko bidez ere eskatu ahal izango da, algenaroseguido@gmail.com helbidean”.
Ateratako diru guztia "Genaro Seguido" kultur elkartea autogestionatzeko izango dela ere jakin arazi du.
Bigarren argitalpena
Hau da Rafa Lopez herritarrari argitaratzen dioten bigarren kontakizuna, duela urtebete Tenerifeko "La colmena" argitaletxeak "Verde Religión" kontakizuna aukeratu zuen ateismoarekin zer ikusia zuten beste kontakizunekin batera.
Honetan Ama Birjinaren agerraldi baten ostean, pertsona baten bizipenak, errealitatetik kanpoko egoerak eta lisergikoak umore handiz kontatzen ditu.