Janari-manipulatzaile ikastaro berria

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako Udalarekin elkarlanean, janari-manipulatzaile ikastaro berria antolatu du. Honakoa ostalaritzako sektoreari zuzenduta dago eta Osasun Sailak eskatzen duen auto-kontrolaren inguruko edukiak landuko dira. Ikastaroa otsailaren 13an izango da Anbulatorioko bigarren solairuan dagoen erabilera anitzeko aretoan 16:00etik 20:00era. Pertsonako 45euro ordaindu beharko dira eta langabetueK 35 euro. Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko, OMIC 943361605 edo Elkolab, S.COOP. 943533303 telefonora deitu behar da