Galdutako objektuak jasotzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Udaltzainek jakin arazi dutenez honakoak daude euren bulegoan jasota: Jose Luis izena grabatuta duen aliantza, urrezko eskumuturreko bat, eraztun bat, neska eskumuturra, urrezko belarritako bat, txirrindu bat, graduazioa duten bost betaurreko, bi mugikor eta txamarra beltz bat. Haien jabeak direla egiaztatzen duten herritarrek hilabeteko epean jaso beharko dituzte bestela legeak ezarritako norakoa emango zaiela adierazi dute.
Aipatutako objekturen bat ezagutzekotan, udaltzainen bulegotik 09:00etatik 13:00etara bitartean pasatzeko gomendatzen da ahal bezain laster.