Familia giroa hobetzeko hitzaldia eta tailerra

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako Guraso Bananduen elkarteak AGIPASE, Lasarte-Oriako Udala eta Emakumeen Zentro Zibikoaren elkarlanarekin, “Gizon-emakumeen arteko berdintasuna: erronka edo errealitatea” hitzaldia antolatu du. Otsailaren 9an izango da 18:00etan Villa Mirentxun eta bi orduko iraupena izango du.
Sara Gonzalez Muro psikologoa arituko da hizlari familia, edozein egitura duela, instituzio osasungarria izan dadin.

Tailerra

Hitzaldiaz gain, Guraso Bananduen Elkarteak, Lasarte-Oriako Emakumeen Zentro Zibikoan otsailak 16, 23 eta martxoaren 1ean 18:00etatik 20:00etara bitartean “Berdintasunean hezteak zer dakarkit eta nola egin dezaket” tailerra burutuko du.
Ekimena elkartearen “Familia Berdintasunean” programaren baitan kokatzen da eta gizon-emakumeen aukera-berdintasunari buruz sentsibilizatzea du helburu.
Elkarteak herritar guztiak animatzen ditu ekimen hauetan parte hartzera.

AGIPASE elkartea

Elkarteak familia arazoak dituzten pertsonei zerbitzu ezberdinak eskaintzen dizkie, arreta psikologikoa, familia bitartekaritza edo gurasokidetzako tailer ezberdinak besteak beste.
Era berean, elkartearen beste helburua prebentzioa eta prestakuntza lantzea da. Horregatik, gure herrian tailerra eta hitzaldia antolatu dituzte.