Donostiako Nazioarteko krosa igandean Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Ohitura handiko ekimena ospatuko da igandean, Donostiako Hiprodromoan, 57. Nazioarteko krosa. Aurten berrikuntza ugari dakartza proba honek. Horien artean, Euskadiko txapelketa ere jokatuko dela. Nazioarteko korrikalariekin batera, erkidegokoak ere bertan izango dira garaipena lortzeko asmoz.

Zatopek, Mamo Wolde, Mariano Haro edo Paulo Guerra izan dira Donostiako nazioarteko kroseko irabazleetako batzuk. Azken urteetan, keniarrak edo etiopiarrak izan dira nagusi eta aurten ere horrela izan daiteke.
Igandean, urtarrilaren 29a, 57. Donostiako Nazioarteko Krosa egingo da. Asteartean, aldiz, lasterketako aurkezpena izan Donostiako Udaletxean honetan lasterketako antolatzaileek aurtengo berrikuntzak azpimarratu zituzten.

Euskadiko txapelketa

Berri aipagarriena kadete, jubenil, junior eta senior mailan Euskadiko txapelketa jokatuko dela izango da.
Era honetara, senior mailan Euskadiko korrikalari eta talde hoberenak egongo dira Donostiako Hipodromoan.
Lehia handia egongo da martxoaren 4an Gijonen antolatuko den Espainiako txapelketarako txartela lortzeko.

Zirkuitua eta distantziak

Honetaz gain, antolakuntzak zirkuitua hobetu du.
Honekin bi helburu bete ditu lasterketa amaiera ikusleei hurbiltzea eta kategoriak distantzia berrietara egokitzea. Izan ere, hemendik aurrera, bira txikia 950 metro izango ditu, ertainak 1375 eta handiak 2000 metro.
Aldaketa hauek ez diete ibilbideko jauzi mitiko eta sakangune naturalari eragiten, are gehiago, oztopo berriak izango dituzte korrikalariek.
Gauzak honela, ordutegietan ere aldaketak daude, behean dagoen taulan ikusi daitekeen bezala.

Korrikalari ezagunak

Kroseko antolakuntzak beste urteetan baino korrikalari gehiago espero ditu, Euskadiko txapelketa dela eta.
Hala ere, gizonezko mailan, keniar taldea garaipena lortzera aterako da. Hauen artean, iazko irabazlea Kiprono Menjo edo Paul Tanui 2011 urteko munduko kroseko txapeldun ordea eta Muguerza oroimenezkoaren irabazlea izango dira.
Arestian aipatu legez, Euskadiko korrikalari onenak ere izango dira bertan, aipagarriena, Ivan Sanchez.
Emakumeen mailan, Marta Dominguez eta Nuria Fernandez izango dira keniar, eritrear eta etiopiarren aurka lehiatu beharko direnak.
Hauetaz gain, herriko Gonzalo Sukunza eta Pili Bodegas atletak ere

Lasterketatik kanpo

Honetaz gain, lehengo urteko arrakasta ikusirik, antolatzaileek ibilgailu klasikoen bigarren topaketa egingo dute.