Eztabaida gutxiko udalbatzarra

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urtarrilaren 27a

Gaur goizean Udalbatzarrean komunikazio arloko konfiantzazko karguaren soldata eta maila zehaztu eta Goiegi Ibarra eta Zabaleta-Berri eremuan dagoen kaleari izena eman zaio, Buztindegi kalea. Azken puntu hau aho batez onartu da.
Bestalde, Bilduk egindako bi proposamenak bertan behera geratu dira. Lehena Kutxan ordezkaritza izateko beste udalekin elkartzeko eskaera izan da. Kutxabankeko Administrazio eta kontseiluaren eraketari buruz bere desadostasuna agertzen duen mozioari dagokio beste mozioa. Honetan Gipuzkoako aniztasun politikoa ez dela islatzen salatu nahi du Bilduk. Era berean, egungo konfigurazioak pribatizazioa eta kutxen gizarte ekintza murriztea ekarriko duela uste dute.
Gaurko Udalbatzarreko giroa lasaia izan da eta ez da eztabaidarik izan.

Udal Batzarraren dolumina

Honetaz gain, batzarra hasi baino lehen, alkateak udalbatzaren izenean, duela ia 26 urte, Lasarte-Oriako lehenengo udalbatza kide izan zen Bittor Herreraren familiari bere doluminak adierazi dizkio.