Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru kontzertu eskaini ziren ostiral gauean Lasarte-Oriako bi tabernatan. Lehena, Añorgatik etorritako Bi "n" Bi talde gazteak eskaini zuen Jalgi Kafe Antzokian. Bertan punk doinuak entzuteaz gain, doinu lasaiagoak ere aditu ziren gitarra akustikoaren laguntzaz. Abend-en berriz, metal doinuak izan ziren nagusi.
Hiru kontzertu eskaini ziren ostiral gauean Lasarte-Oriako bi tabernatan. Lehena, Añorgatik etorritako Bi "n" Bi talde gazteak eskaini zuen Jalgi Kafe Antzokian. Bertan punk doinuak entzuteaz gain, kantu lasaiagoak ere aditu ziren gitarra akustikoaren laguntzaz. Abend-en berriz, metal doinuak izan ziren nagusi. Lehenik, Hira talde oiartzuarraren kontzertua ikusteko parada izan zen gauerdia pasatxo hasi zen kontzertuan, bertan 2010eko ekainean kaleratutako "Delay" diska aurkeztu zuten. Ondoren, Usurbildik etorritako Mendeku Itxua taldea izan zen entzungai. Azken hauek "Gure Oihua" eta "Indarrak Batuz" diskoen ostean ateratako "Piztien Pare" albuma aurkeztu zuten herritarren aurrean. Harrera ona izan zuten kontzertu guztiek eta ostiral gaua musikarekin uztartu zen beste behin Lasarte-Orian.