Ogro Txikiaren abenturak

Txintxarri 2012ko urtarrilaren 28a

Gurera ere iritsi da Ogro Txikia, Manuel Lekuonako areto nagusia bisitatu berri du Euskal Herriko zenbait txokotan ibili ostean. Protagonistak sei urte bete berri ditu, askatasun egarri da eta erantzunik gabeko galdera asko ditu bere baitan. Abenturaz abentura, bere kabuz egin beharko die aurre bizitzak jarritako oztopo zein biden sortzen zaizkion beldurrei. Antzerkia nagusiki umeentzat prestatua badago ere, helduei egindako keinuak begi bistakoak dira eta beraz, haur zein guraso, denek izugarri gozatu dute antzerki magiko hau ikusten.

Gurera ere iritsi da Ogro Txikia, Manuel Lekuonako areto nagusia bisitatu berri du Euskal Herriko zenbait txokotan ibili ostean. Protagonistak sei urte bete berri ditu, askatasun egarri da eta erantzunik gabeko galdera asko ditu bere baitan. Abenturaz abentura, bere kabuz egin beharko die aurre bizitzak jarritako oztopo zein biden sortzen zaizkion beldurrei. Antzerkia nagusiki umeentzat prestatua badago ere, helduei egindako keinuak begi bistakoak dira eta beraz, haur zein guraso, denek izugarri gozatu zuten antzerki magiko hau ikusten.