Familia harrera hizpide Villa Mirentxun

Txintxarri Aldizkaria 2012ko urt. 30a, 01:00

Lasarte-Oriako Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak Gipuzkoako Familia Hartzaileak batzen dituen “Beroa” elkartearen lankidetzarekin, familia harreraren inguruko hitzaldia antolatu du, “hazi, hezi eta bizitzeko aukera bat, HAZI, HEZI, BIZI” izenburupean.
Honakoa otsailaren 2an egingo da, ostegunean, 19:00ean Villa Mirentxuko areto nagusian. Izaskun Ugarte “Beroa” elkarteko lehendakaria, Leticia Martin familia eta bikote psikologo eta psikoterapeuta eta familia hartzaile bat izango dira hizlari lanetan. Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, 943 245604 telefonora deituta edo asociacionberoa@hotmail.com helbidean egin dezake.